XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1985

01.23 ETBk zuzenean eman zuen Jose Antonio Ardanza Lehendakari izendatzeko eztabaida; Lehendakari kargua hil horretako 27an hartu zuen Gernikako Juntetxean (1. argazkia).

02.19 Boeing 727 bat Oiz mendian (Bizkaian) erori zen; 148 hildako (2. argazkia).

02.20 Radio Vitoria Arabako Kirolari Ospetsuak sarien lehen deialdia aurkeztu zuen.

02.23 Pierre Laffitte hil zen Baionan; apaiza eta idazlea, Iparraldean mende honetan kultura arloan izan den pertsonaia handienetariko bat izan zen.

02.24 Hemen Bizi saioan Morir en Oiz erreportaia lazgarri eta izugarria eman zuten. Irudiak mundu guztian ikusi ziren.

03.07 ETAk Carlos Díaz de Arkotxa Ertzaintzako agintaria hil zuen.

03.09 ETBk Betacam sistemarekin hornitutako lehen ekipoak erosi zituen. Beraietan kamera eta grabagailua konpaktoak ziren (Camcorder). Lehengo Umatic sistemaren aldean aurrerakuntza handia ekarri zuen sistema berri horrek, bai irudiaren erresoluzioari bai ekipoen mugikortasunari dagokienez. Urtebete geroago Betacam SP sistema berriagoa ekarri zuten.

03.11 Mijail Gorbatxov Txernenkoren ondorengo izendatu zuten Sobietar Batasuna zuzentzeko.

04.29 Eguerdietan Hitz eta Pitz barietate saioa emititzen hasi ziren. Aurkezleak Elene Lizarralde eta Xabier Zaldua ziren eta, zuzendaria, Jose Mari Iriondo.

05.29 Ezbehar larria Heysel estadioan (Brusela) Europako Kopako finalean; hooligans ingelesek sortutako jende-oldeen eraginez 41 hildako eta 300 zauritu baino gehiago egon ziren.

06.03 ETBk lehenengo aldiz zuen parte Cannesko jaialdia ETBn bertan egindako Chillida eta Errioxako Ardoa saioak aurkeztu zituzten jaialdian (3. argazkia).